ELURRA
Mendillorri
auzoa txuri-txuri geratu zen, urtarrilaren 24an, asteazkena, elurra bota zuen
eta. Mendillorri txuri-txuri geratu zen. Elurra espaloietan eta errepideetan.
Autoek eta autobusek arazoak izan zituzten gure auzotik bai sartzeko, bai ateratzeko.
Mendigoiti
ikastetxeko ikasleak, aldiz, beraien zamarrak, botak, txanoak eta eskularruak
jantzita, ttipi-ttapa eskolara arazorik gabe ailegatu ziren.
Patioan,
elurrak 10 cm-ko altuera lortu zuen. Hori ikusita, 3 urteko ikasle eta irakasleak patiora jolastera atera ziren eta
elurrezko panpina polit bat egin zuten (argazkiak zintzilikatuak daude gure web gunean).
Jolas
garaian 5. eta 6. mailakoak patiora atera ziren. 5 urtekoak ere atera ziren;
Euskal Telebistako kamerak beraiek grabatzera etorri ziren.
Baina
ez zen dena poza izan. Elurra errepidean zela-eta autobusak ikasleen bila ez
ziren etorri eta bi
ateraldi bertan behera geratu ziren.
3. mailakoak PLANETARIUMera joan gabe
geratu ziren eta 4 urtekoak KILI-KILIra. Hala ere, esan beharra dago, dagoeneko
talde hauen tutoreak telefonoz deika ari
direla ateraldi hauetarako data berri batzuk
lortzearren.
Mendinet Aldizkari digitala
(egokituta)