Buscar

2021(e)ko apirilaren 18(a), igandea

2. MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA LH4D

  2. MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA 

Katu beltza irten zen etxe abandonatu hartatik. Bat- batean emakume bat bihurtu zen. Txapel bat zeraman, piztiak bezala. Berari itxaroten, gizon bizardun bat zegoen. Emakumeak hitz egin zuen, beldurtuta.
- Egia ahal da, Mizkort jauna?
- Bai, Marvina, egia da. Umetxo bat jaio da, eta ez duzu imaginatzen zelako boterea duen.

Hegan egin al du!! Ezusteko bat eman zidan, nork pentsatuko zuen umetxo bat hegan egin ahal zuela.
Medikuak, beste mundu batetik zetorrela pentsatu zuen, neuk ere bai.

Abuztuaren hogeitazortzian umetxo bat euki zuen nire amak. Deitzen zen Mikel, eta botere magikoak zeuzkan. 
Medikuak zerbait arraroa nabaritu zuen, ze jaiotzearen hamabost minutu baino lehen nire amak bi argi gorri zeuzkan sabelean. Nire begiak ziren. Horrela jartzen dira haserretzen naizenean.
Gertatutakoa ahazteko konjuru magiko bat bota zion medikuari, eta berak dena ahaztu zuen.

Nire familia ez da normala, egun batean sumendi radioaktibo batean jausi zen eta horregatik botere magikoak dauzkagu. Nik rayos X moduan daukat begiak eta hormetatik zehar ikusi ahal dut.

Sekretu bat da; ez badiozu inori esaten, hobeto. 

Aspaldi, mundua magiaz beterik zegoen. Autoek hegan egiten zuten.  Etxeak alde batetik bestera mugitzen ziren.  Unikornioak existitzen ziren... 

Baina gehien gustatzen zitzaidana sirenaz betetako laku bat zen. Orain igerileku txiki bat baino ez da.